¿Stand bat ikusgai jarri nahi duzu Donostia Tech Week-en?

Azken joera teknologikoen 460m2-ko erakustoki gunea

Berrikuntza eta teknologiaren hiriko aktore guztiak presente egongo dira, hala nola ikasleak, profesionalak, formakuntza erakundeak, ekintzaileak, emakume berritzaile eta teknologikoak, enpresa lokalak, ekintzaile-agenteak, startup-ak, zerbitzu enpresak, zentru teknologikoak, erakunde publikoak, etab.

ZERGATIK STAND BAT IKUSGAI JARRI

  • DTW-aren helburua nazio eta nazioarteko mailan Donostiako berrikuntza teknologikoaren ekimen erreferentea izatea da.
  • Ekimena dohakoa da, guztiontzako eta irabazi-asmorik gabekoa zeina bertako ekosistema berritzaile eta teknologikoa sustatzeko eta pertsonak elkar konektatzeko bideratuta dagoen.
  • Erakusketaren irabaziak Accion Marianista GKE-ari emango dira.

ACCION MARIANISTA GKE-ri BABESA

Maiatzaren 27an, larunbata, LagunDuck lasterketaren II Edizioa izango da. Gomazko 7.000 ahate botako dira Urumeara zeintzuk irabazteko leihatuko diren. 

Bildutako diru guztia REDs, Accion Marianistak garapenerako daraman Ranchi-ko (India) ume birziklatzaileen hezkuntza-proiektuarekin kolaboratzeko izango da.

Ahateak prest daude adoptatu ahal izateko. 7.000 ahateetako bat 3 euroren truke online adopta daitezke hurrengo helbidean: www.accionmarianista.org/tienda

Ekimenaren webgunean informazio gehiago: https://lagunduckdonostia.wordpress.com/

ERAKUSTOKIAK

Hauek dira DTW 17an erakustokiak jarriko dituzten enpresak

Drone by Drone, Euskadiko lehen droneen operadore enpresa, droneak erabiliz sektore desberdinetan eskaintzen ditugu gure zerbitzuak: ikus-entzunezko sektorean, industria-sektorean, zehaztasun-nekazaritzan, topografian, geologian, arkeologian, ingurumen-sektorean… Zeregin zorrotzenetarako drone espezializatuko flota handi bat daukagu.

TECNUN Donostiako Goi Ingeniaritza Eskola eta Nafarroako Unibertsitateko kidea, etorkizuneko ingeniarien lanbide, zientifiko eta giza heziketari laguntzea du helburu. Bere sorreratik, 1961eko udaberrian, irakaskuntza, ikerketa eta giza zerbitzuaren arteko oreka mantendu du, jarduera hauek haien artean osa daitezela lortuz.

Ricoh, jendeak duela 80 urte baino gehiagotan lan egiten duen modua eraldatzen aritu den teknologia enpresa globala da. Bezeroen eta langileen beharrekin konpromisoa hartuta, hiru eskaintza estrategikoren bitartez transformazio digitaleko erronkei erantzuten diegu: Digital Workplace, Digital Services eta Marketing Services. Gure lan eta esperientziari esker CIO-ek gaur egun aurre egin behar dituzten erronkak ezagutzen ditugu, zure enpresaren eraldaketa digitalaren bidean bazkiderik onenean bihurtuz.

Gestionet, enpresa mundurako zein heziketa eremurako eta enpresa-sorkuntzarako serious games eta gamifikazio proiektuak garatzen dituen enpresa da. Gamifikazioaren bitartez konponbide teknologikoak burutzen ditugu, enpresaren barne prozesuen monitorizazioa lortuz. Enpresa sektorean, elearning ingurunean, talentu-hartzean eta sustapen, komunikazio eta eraldaketa digital kanpainetan erabili daitezke konponbide hauek.

Errealitate areagotuan eta birtualean oinarritzen den enpresa teknologikoa gara zeinak 14 urteko esperientzia duen eta 300 proiektu baino gehiago garatu dituen. Industria 4.0, Marketinga eta salmenten babesa dira jorratzen ditugun sektoreak. Teknologia propioa daukagu eta baita errealitate areagotua eta birtualaren funtzio aurreratuak dituzten produktuak. Hauek informazioaren ulertze prozesuak, formazioa edota produktuen komunikazioa hobetzen dute.

Kook.company misio bat duen FoodTech laborategia da: Laugarren Industria Iraultza gastronomiaren mundura eramatea. Gure proiektuak garatzeko Lean metodologia eta Maker teknologia erabiltzen ditugu. Oskook da gure trakzio-proiektua, 3Dn janaria prestatzen duen robota. Robotak elikagaia inprimitzen ari den bitartean sukaldeko teknika ezberdinak exekutatzeko kapaza da beraz, elikagaiak inprimitu baino potentzial handiagoa du.

Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatea 40 urte baino gehiago daramatza profesional arrakastatsuak hezitzen ingeniaritzaren esparru ezberdinetan, hala nola, informatikan, elektronikan, automatikan, telekomunikazioetan edo industria antolaketan. Orain arte, Deustuko 10.000 ingeniari baino gehiagok lan egin dute mundu osoko erakunde eta enpresetan. Fakultatea hasieratik bereizi da ikasketa berritzaile eta giza-errealitate eta profesionalera egokitutakoak eskaintzeagatik.

FDM, POLIJET eta JET FUSION teknologiak erabilita 3D modeloak eraikitzen 11 urte daramatzan enpresa da. Soluzio anitzak eskaintzen ditugu, akabera margoztuak, silikonazko moldeak segida motzentzat, etab. Bezeroaren beharren araberako material sorta anitzak bai profesionalentzako zein partikularrentzako.

Domotek 3Dn inprimitu, eskaneatu eta prototipatzen duen enpresa da.

3D inpresio zerbitzu azkarrak eta merkeak eskaintzen ditugu, kalitatea alde batera utzi gabe. Modelo fisikoa zure eskuetan izateko aukera izango duzu eta zure proiektua bide onetik doala baieztatu. Zure sorkuntza bezero eta kolaboratzaileei erakutsi ahal izango diezu bistaratzea errazagoa izateko.

Keynos bi noranzkoko eta banan-banako hizketa aplikazioa da, zeinak langileen/bezeroen/erabiltzaileen parte-hartzearekin enpresek beraien helburuak (langileen lan-hastearen prozesuaren hobekuntza, istripuen murrizketa, lan-giroaren hobekuntza, berrikuntza, absentismoaren murrizketa, kontaktu komertzialak eta lanpostuetarako hautagaien gehitzea, langile sakabanatuen arteko komunikazioaren hobekuntza, bezeroen fidelizazioa, saltokien kudeaketa… ) lortzea ahalbidetzen duen. Helburu hauek guztiak aginte-mahai online baten bidez neur daitezke.

Aviso legal Donostia Tech Week 2017

Designed and Developed by ThemeXpert.

Organizadores

  • Hispavista
  • Ve Interactive

Apoyo institucional

  • Fomento San Sebastian
  • Spri

Sponsors

  • Keler
  • IK4