Donostia Tech Week eta Konekta Summit startup-en egunerako elkarlanean ari dira: Konekta Summit ekitaldia

konektaSummit

Erakundeak ideia berriak, hala nola, produktu eta zerbitzu berriak, sortu eta ideia hauek errealitate bihurtzeko bazkide eta laguntzaile berriak bilatzeko ahalmenagatik hazten dira. hau etorkizunerako bidea da eta pertsonengan inbertitzen duen edozein erakunderen eskura dago.

 

DTW eta Konekta Summit-etik honako hau nahi dugu:

  • Gipuzkoan pertsonen arteko aktibitatea sortzen duten eta funtsezko aktoreen sorkuntzan elkarlotzea eta dinamismoa bultzatu.
  • Startup-ei ikusgarritasuna eman enpresa txiki edota ertainen zein inbertosre pribatuen munduan.
  • Berrikuntza eta teknologia berrien erabileran enpresa-modelu berriak sustatu.

ZER DA KONEKTA SUMMIT

Hainbat erakundek bultzatutako ekimena da. Horien artean Adegi, Geroa, Elkargi, Tecnalia Ventures, Business Angels Crecer-eko sarea (Orkestra – Lehiakortasunerako Euskal Institutua), Berriup Startup-en Bizkortailea eta Culinary Action (Basque Culinary Action). Bere helburua Startup-en, Inbertsoreen eta enpresa txiki edota ertainen arte lotura erreztea da, berrikuntza eta teknologia berrien erabileran enpresa-modelu berriak susatzeko.

 

NORENTZAKO DA?

Gaurko eta etorkizuneko ekintzaileak, inbertsoreak, startup-ak, enpresak, unibertsitateak, ekintzailetzarekin harremana duten agenteak.

 

STARTUPEN ARTEKO LEHIAKETA

Donostia Tech Week eta Konetka Summit-ek kapitala jaso edota bazkide industrial bat aurkitu nahi duten 10 Startup-ei aukera ezinhobea eskeintzen dute.

Aukeratutakoak, eskura izango duten erakustoki onenetako batean, euren lana proiektu berriak ezagutu eta bultzatu nahi duten kualifikatutako inbertsore eta euskal enpresa txiki edo ertainen zuzendarien aurrean azaltzeko aukera izango dute.

Hori dela eta, egundo deialdia irekitzen da, oinarriak eta baldintzak hurrengoak izanik.

NON DA?

Tabakaleran.

Ekainak 22an, DTW17 Konekta Summit-ekin batera eraikin ezagun honetara joango da.

Deialdia

Irekiera data: 2017ko Maiatzak 11

Itxiera data: 2017ko Maiatzak 31

Aviso legal Donostia Tech Week 2017

Designed and Developed by ThemeXpert.

Organizadores

  • Hispavista
  • Ve Interactive

Apoyo institucional

  • Fomento San Sebastian
  • Spri

Sponsors

  • Keler
  • IK4