Jon Elzo

Jon Elzo 2018-04-09T10:21:35+00:00

Project Description

Biografia

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua eta Marketing Masterra Deustuko Unibertsitatean, eta Neuromarketing Masterra UNIR-en. Gura Market_IN enpresa eta Neuromarketing.eus web-orrialdearen sortzaile. Marketina eta merkatu-inteligentziarekin erlazionatutako enpresa-aholkularitzan esperientzia du. Enpresa pribatuetan zenbait proiektu zuzendu ditu (industria, banka eta elikadura arloetan), baita alor publikoan ere (turismo eta elikadura arloetan). Merkatu ikerkuntza sortarazten dion grinak Euskal Herriko enpresa txiki eta ertainetara neuromarketina, merkatu-inteligentziarekin lotutako teknika berritzaileenetariko bat, gerturatzera eraman dio.

 

NEUROMARKETIN-AREN ERABILIERA MERKATU IKERKETETAN

Neuromarketin-ak tresna neurozientifikoak marketinean erabiltzea du oinarritzat. Honi esker, gure garunak estimulu ezberdinen aurrean (irudi bat, bideo bat, webgunea, mezuak…) dituen erreakzio ez kontzienteak ezagutzeko aukera dugu, era honetara gure helburu publikoaren emozioak neurtu ditzakegularik. Ponentzia honetan, kasu errealak azaltzeaz gain, neuromarketin proba bat egingo da zuzenean.

Maiatzak 9
10:15
Kursaal Elkargunea, Bankete Aretoa.