José Ignacio Simons

José Ignacio Simons2018-04-09T17:07:33+00:00

Project Description

Biografia

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua Deustuko Unibertsitatean. 15 urte baino gehiagoko esperientzia du online marketing, estrategia digital eta web analitikan. Egun, HispaVistako Digital Technical Manager bezala dihardu, Big Datarekin loturiko ikerkuntza eta proiektuen garapena kudeatzen eta hauen esplotazio komertziala lantzen. Transformazio Digitalaren ezagupen zabala du, datu-tratamendu teknologiez gain, negozio ikuspegi eta emaitzei bideratutako estrategia digitala kontuan hartzen duena.

 

MARKETING AUTOMATION: ZURE SALMENTAK HANDITZEKO MODU ERRAZA

Arrakasta komertzialaren sekretua bezero potentzialarekin tratu zuzen eta pertsonalizatu bat izatean datza. Halere, kasu askotan ezinezkoa da dedikazio hori edukitzea.
Marketing Automation-ak zure web-aren salerosketak automatizatzeko eta kaptazioa, konbertsioa eta ondorengo fidelizazioa handitzeko jaio da. Horrela, edukiaren eta komunikazioaren pertsonalizazioan pauso handi bat ematea ahalbidetzen du. Horrez gain, negozio aukerak bilatzen lagundu eta bezeroei buruzko informazio importantea batzen errazten du.

Maiatzak 09
16:30
Auditorio Kursaal, Sala Banquete.