Legezko abisua

Legezko abisua2018-04-13T08:52:01+00:00

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, HISPAVISTA S.L.-k jakinarazten dizu bera dela www.donostiatechweek.eus webgunearen titularra. Aipatutako legearen 10. artikuluan xedatutakoaren arabera, HISPAVISTA S.L.-k datu hauek ematen dizkizu:

Webgunearen titularra HispaVista S.L da. Portuetxe 83-3º. Oficina 1. 20.018 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)

Enpresaren IFK : B-20636502

Datos Registrales: Registro Mercantil de Guipúzcoa. Tomo 1719, libro 0, folio 166, sección 8, hoja SS-15077, inscripción 1.

Erabiltzailea eta erantzukizun-erregimena

HISPAVISTA S.L.ren webgunean nabigatzen baduzu edo bertara sartu eta erabiltzen baduzu, erabiltzailetzat hartuko zaitugu. Hala,HISPAVISTA S.L.ren orrietan nabigatzen hasten zaren unean bertan onartuko dituzu hemen ezarritako erabilera-baldintzak, kasuan-kasuan derrigorrez bete beharreko araudia aplikatzeari kalterik eragin gabe.HISPAVISTA S.L.ren web orriek askotariko informazioa, zerbitzuak eta datuak eskaintzen dituzte. Dena den, erabiltzaileak bere gain hartzen du webgunea behar bezala erabiltzeko erantzukizuna. Erantzukizuna, honako hauei dagokienez:

  • HISPAVISTA S.L.k webgunean eskainitako eduki edo zerbitzu batzuetara sartu ahal izateko prestatutako inprimakietan erabiltzaileak emandako informazioak egiazkoa eta zilegia izan beharko du. Aipatutako inprimakiak betetzeko emandako sarbide-gakoen erabileraren erantzulea ere erabiltzailea bera izango da.
  • HISPAVISTA S.L.k emandako informazioa, zerbitzuak eta datuak soilik erabiliko dira baldintza hauetan ezartzen dena eta legeak, moralak, jardun onek nahiz ordena publikoak ezartzen dutena betez. Horrez gain, erabiltzaileak ez ditu horiek guztiak erabiliko hirugarrenen eskubideak urratu edo webgunearen funtzionamenduan kalteak eragin ditzakeen moduren batean.

Esteka-politika eta erantzukizun-salbuespenak

HISPAVISTA S.L. ez du erantzukizunik erabiltzaileak bere webguneko esteken bidez ikusten dituen web orrietako edukiei dagokienez; eta adierazten du inoiz ez duela sareko beste orrialde batzuetako edukia aztertuko edo kontrolatuko.

Era berean, ezin du bermatu bereak ez diren orrialdeen erabilgarritasun teknikoa, zehaztasuna, egiatasuna, baliotasuna edo legezkotasuna, nahiz eta horietara enpresaren esteken bitartez sartu.

HISPAVISTA S.L. adierazten du hartu dituela bere web orrietan nabigatzearen ondorioz webguneko erabiltzaileek izan dezaketen zeinahi kalte saihesteko beharrezkoak diren neurri guztiak. Horrenbestez,HISPAVISTA S.L. ez da izango, inola ere, Interneten nabigatzeagatik erabiltzaileak izan ditzakeen kalteen erantzulea.

Aldaketak

HISPAVISTA S.L. beretzat gordetzen du bere webguneko edukian egoki iritzitako aldaketa guztiak egiteko eskubidea, aldez aurretik jakinarazi beharrik izan gabe. Aldaketak egin ahal izango ditu, nola webguneko edukietan, hala haren erabilera-baldintzetan edo kontratatzeko baldintza orokorretan. Aldaketa horiek bere webgunean bertan egin ahal izango dira, zuzenbidean onartutako edozein modutan; eta derrigorrez bete beharko dira webgunean argitaratuta dauden bitartean, harik eta geroko aldaketa batzuengatik modu baliozkoan berriz aldatuak diren arte.

Jabetza intelektuala

Testuen, irudien eta orrialdeak aurkezteko eta muntatzeko bitartekoen eta moduen jabetza intelektuala eta industrialaHISPAVISTA S.L.renak dira, bereak direlako edo horien lagapen-hartzailea delako. Horrenbestez, Espainiako ordenamendu juridikoak babestutako jabetza intelektualeko obrak izango dira, eta aplikagarriak izango zaizkie arlo honetako espainiar araudia eta erkidegokoa, eta baita gaiari buruz Espainiak sinatuta dituen nazioarteko itunak ere.

Eskubide guztiak daude gordeta. Jabetza Intelektualeko Legea betez, espresuki debekatuta dagoHISPAVISTA S.L.ren webguneko edukiak oso-osorik edo zati batean kopiatzea, banatzea, publikoki komunikatzea eta erabiltzea enpresaren berariazko baimenik gabe.

Lege-ekintzak, legedi aplikagarria eta jurisdikzio

HISPAVISTA S.L.-k egokitzat jotzen dituen ekintza zibilak eta zigor-arlokoak aurkez ditzake bere web orriak eta edukiak gaizki erabiltzen badira edo baldintza hauek betetzen ez badira.

Espainian indarrean dagoen araudiak arautuko du erabiltzailearen eta HISPAVISTA S.L.ren arteko harremana, eta Donostiako auzitegiek edo epaitegiek izango dute erabiltzailearen eta HISPAVISTA S.L.ren artean sortzen diren auziak ebazteko eskumena.

DATUEN BABESA

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoak xedatutakoarekin bat etorrita,HISPAVISTA S.L.-k bere webguneko erabiltzaileei jakinarazi nahi die bere orrialdeetako inprimakien bitartez enpresak bildutako datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean sartuko direla,HISPAVISTA S.L.-ren erantzukizunpean, bi alderdien arteko konpromisoak errazteko, arintzeko eta betetzeko asmoz betiere.

Era berean,HISPAVISTA S.L.-k jakinarazten du datuak ikusi, ezeztatu, zuzendu eta haien aurka egiteko eskubidea balia daitekeela, eta horretarako, idazki bat bidali behar dela helbide honetara: HISPAVISTA S.L. Camino Portuetxe 83-3º. Oficina 1, 20.018 Donostia-San Sebastián

Kontrakorik esaten ez baduzu ulertuko dugu emandako datuetan ez dela aldaketarik egin, aldaketarik dagoenean horien berri emango diguzula eta datuok erabiltzeko baimena ematen diguzula alderdien arteko harremana zintzoagoa izan dadin.